GnG Taldea

GnG-k 20 urte baino gehiago daramatza zerbitzuak eskaintzen garraio profesionalei eta gidari pribatuei. Hasiera-hasieratik, gure bezeroen konfiantza irabazi dugu zerbitzuen erabilerraztasuna eta kalitatea bermatuz.

Egungo merkatuei eta ekoizpen prozesu zein prozesu teknologiko berriei egokitzen saiatuko den talde profesionalak osatzen du GnG.

GnG-n, baliabide teknologiko aurreratuenak ditugu, eta gure eskarmentuarekin batera, bezeroen asebetetze-maila altua lortzen dugu. Araban, Bizkaian, Kantabrian, Gipuzkoan eta Nafarroan, 12.000 m2 baino gehiagoko instalazioetan, zure autoen beharrei erantzuteko zerbitzua ematen dieten instalakuntza sareak osatzen du GnG.

Konpainia liderra

Galdakao Bizkaiko hiri bat da, pneumatikoen oinarrizko osagai bati oso lotua bizi dena, kautxuari hain zuzen ere. Hemen dago estatuko gurpilen fabrikatzailerik garrantzitsuenetariko bat eta hemen hasten da autobusen eta kamioien ordezko gurpilak egiten dituen familiako negozio txikia.

20 urte pasa dira gure lehenengo lantokia ireki genuenetik eta gaur egun, GnG gurpilen mantentze-sektorean eta ordezko gurpilen arlo pribatuan edo profesionalean konpainia liderra da gure inguruan. Garraiolari aditu oso gutxi dira GnG-ren ibilbide profesional nabarmena ezagutzen dutenak. Gero eta gidari gehiago hurbiltzen dira gure instalazioetara gure zerbitzuen prezioaren eta kalitatearen arteko erlazio bikainak erakarrita.

Retroceder

  • GnG Azpeitia

  • GnG Bezana

  • GnG Campillo

  • GnG Derio

  • GnG Elorrio

  • GnG Erletxe

  • GnG Etxebarri

  • GnG Galdakao

  • GnG Getxo

  • GnG Guernika

  • GnG Jundiz

  • GnG Lezo Truck Center

  • GnG Olazaguita

  • GnG Raos

  • GnG Torrelavega

Avanzar

  • Visita nuestro espacio en Facebook
  • Visita nuestro espacio en Twitter
  • Visita nuestro espacio en Google Plus
  • Visita nuestro espacio en Linkedin
  • Visita nuestro espacio en Youtube
  • Visita nuestro espacio en Goolge Places

Online Erosketa


Lortu 40€ rainoko beherapena

GnG Zentroak

GnG Zentrua bilatu

GnG-rekin
kontaktu zuzena

GnG-rekin zuzenean harremanetan jarri nahi baldin bazara, Skype bitartez egin dezakezu. Hemen klikatuz.