X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Autoa

Pneumatikoak: pneumatikoetan adituak eta GnG bermea.

20 urte baino gehiago daramatza GnG-k zure segurtasunaren alde lanean, eta zure autoaren beharrentzako mantentze-lanak eskaintzen. Gainera, 8.000 pneumatiko desberdin baino gehiago ditugu, beraz, zure beharrei ondoen egokitzen dena aukeratu ahal izango duzu.

Gure pneumatikoak liderrak dira, zure segurtasuna delako gure lehentasuna.

Zure pneumatikoei buruz galderarik baduzu, jarri harremanetan gure adituekin.

Mekanikariak

Autoaren mantentze-lanetan gara adituak; gure lan guztiak bermatzen ditugu eta goi-mailako jatorrizko ordezko piezak bakarrik erabiltzen ditugu.

Autoen bizitza haien mantenimenduaren mende dago. Zure autoak behar dituen mantentze-lan guztiak burutzen ditugu:

  • Lubrifikatzaileak
  • Olio, aire, fuel-olio eta kabinako airearen iragazkien aldaketak
  • Balaztak
  • Galkak
  • Lerrokatze
  • Bateriak
  • Haizetako-garbigailuak

Zatoz GnG zentro batera eta gure profesionalek zure ibilgailuaren higadurari buruz hitz egingo dizute.

GnG doako azterketa

GnG-ren azterketa igaro eta fabrikatzaileen bermearekin jarraitu

Europako Batzordeko 461/2010 zuzentarauak autoen mantentze-lanen merkatuan konpetentzia askea babesten du. 2 abantaila ditu kontsumitzaileak:

-Autoaren mantentze-lanak zein tailerretan egingo dituen aukeratu ahal izango du, autoa oraindik ere bermeak babesten duenean ere.

-Fabrikatzaileak autoen, hornitzaileen eta konpondu beharreko atalen ezaugarri guztiak ematera behartzen ditu.

GnG-n, berme-liburuxka sinatzen dugu, era honetan zure askatasuna bueltatzen dizugularik segurtasun osoz.

GnG-k autoaren fabrikatzailearen mantentze-liburuko espezifikazioen araberako azterketa eskaintzen du.

Preziorik onenean

Zure autoaren azterketa bere markaren etxean eginda bezalakoa izango da, kalitate berekoa, baina GnG-ren prezioan.

Eskatu aurrekontua. Behar dituzun aldaketak gomendatuko dizkizugu eta aurretik jakingo duzu zenbat balioko duten, ezustekorik gabe.

% 0-ko finantzazioa eta ordaintzeko beste hainbat modu eskaintzen dizkizugu zure beharrei egokitzeko.

GnG Zentroak Bilatu GnG zentroak

Bilatu GnG zentroak